Medikuntza ofizialak baimentzen ez dituen tratamenduen inguruan, isiltasuna nagusi da. Mediku ofizialek berek onartzen dute, ezin dute aipatu Medikuen Ordenak ofiziotik kanporatzen ahal baititu horregatik. Alta, minbiziaren edo plaka esklerosiaren kasuan adibidez, tratamendu batzuen onurak ikusten dituzte pazienteek.
Pertsona bakoitzaren bizipenak desberdinak dira. Odei Barrosoren ama zenari duela zortzi urte diagnostikatu zioten minbizia. Miriam Martinez zuberotarrari, iazko azaroan. Anne Marie Andurand amikuztarrak bularreko minbizia ukan zuen 1988an, homeopatiaz artatu zuena, birika batean agertu zitzaiona berriz ere, eta gainera plaka esklerosia ere badu.
Irakurri erreportaje osoa Ipar Euskal Herriko Hitzan.