Horren aurrean, honako deia egin dio Auzitegi Konstituzionaleko presidente Jimenez de Pargari. "Eskatzen diot publikoki zerbait esateko, ezer esaten ez badu, guk pentsatuko dugu presio hori ontzat hartuko duela edo erabakia hartuta daukatela".
Zenarruzabeitiak Ibarretxe planaren aldeko herri mobilizazioak deitzea ez du baztertu, eta mobilizazioak deituz gero, ez du baztertzen Eusko Jaurlaritzak bertan parte hartzea.
Ibarretxe plana
Medio publikoetatik Auzitegi Konstituzionaleko hainbat magistraturen aurka egindako presioak salatu ditu Zenarruzabeitiak
Idoia Zenarruzabeitia lehendakariordeak Euskadi irratian adierazi duenez, Madrilek Ibarretxe planaren eztabaidari ateak itxiz gero, badaude aukerak legedian eta estatutuan eztabaida demokratikoa egiten jarraitzeko. Medio publikoetatik Auzitegi Konstituzionaleko hainbat magistraturen aurka egindako presioak salatu ditu Zenarruzabeitiak. Magistratu horiek, hain zuzen, Manuel Jimenez de Pargaren errekusazioa atzera bota zuten autoarekiko kritiko izan direnak direla adierazi du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu