Antonio Camacho Espainiako Segurtasunerako estatu idazkariak agindu du ikerketa egiteko; zehazki, egun mehatxupean daudenen "arrisku terroristaren mapa"eta ematen zaien babesaren txosten bat egiteko eskatu die segurtasun indarrei. Hala jakinarazi diote 'Efe' albiste agentziari Barne Ministerioko iturriek.
Espainiako Estatuan bost milatik gora dira mehatxuak tarteko zaintzapean dauden pertsonak; horietatik 1.200 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi dira. Hain justu, Euskal Herriko eremu horretan bizi direnen bizkartzainen gastuak Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Barne Ministerioak ordaintzen dituzte erdibana.
Bizkartzainen inguruko ikerketaren xedea zerbitzua "arrazionalizatzea" dela agertu dute Barne Ministerioko iturriek, eta zaintza egokitzerakoan hartuko diren erabakiak irizpide objetibo eta teknikoen arabera hartuko direla: "inola ere ez irizpide politikoen arabera", zehaztu dute.
Mehatxatuak
Mehatxatuen bizkartzain zerbitzuak "arrazionalizatu" nahi ditu Espainiako Barne Ministerioak
"Terroristek mehatxatuen" bizkartzain zerbitzuak "arrazionalizatzeko" asmoa hartu du Espainiako Barne Ministerioak, eta Espainiako Estatuan egoera horretan dauden bost mila pertsonen kasuak banan bana aztertuko dituzte duten "arriskua" eta ematen zaien babesa bat datozen ikusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu