Mehatxu eginez lapurretan egitea egotzita, bi atxilotu
BILBO. Bi gizonezko atxilotu dituzte Ermuan (Bizkaia) taberna batean sartu, aizto batekin eta bate batekin jabeari eta bezeroei mehatxu egin, eta lapurretan egitea leporatuta. Ostiral gauerdian izan zen jazoera, eta lapurretan egin ostean ihes egin bazuten ere, atzo goizean atxilotu zituzten ertzainek. Atxilotuak 21 eta 18 urteko bi gazte dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu