Politika

Mehatxuak jaso dituzten Bilduko karguei elkartasuna adierazteko eskatu du EAk Legebiltzarrean

Proposamenean Herrizaingo Sailari eskatu dio mehatxuak egin dituztenak idenfitikatu eta epaitzeko behar diren neurriak bultzatzeko.

2011ko urriaren 6a
18:14
Entzun

Juanjo Agirrezabala EAko parlamentariak gaur mehatxuak jaso dituzten Bilduko karguei elkartasuna adierazteko eskatu die beste alderdiei Eusko Legebiltzarrean. Heriotza mehatxuak jaso dituzte Pedro Barrio Lasarte-Oriako alkateak eta Ane Karrere Andoaingoak eta Iñaki Errazkin Azpeitiako alkate ohi eta Martin Garitano ahaldun nagusiaren taldeko buruak; horrelako jazarpena salatzeko beharra azpimarratu du Agirrezabalak, "biktima edonor delarik ere".

Horretarako proposamena aurkeztu du Legebitzarrean Agirrezabalak. "Bakea inoiz baino gertuago dagoen honetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da erakundeek edozein jazarpen eta indarkeriaren aurkako mezua bidaltzea". Proposamenean, gainera, Herrizaingo Sailari eskatu dio mehatxuak egin dituztenak idenfitikatu eta epaitzeko behar diren neurriak bultzatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.