ATxiloketa

Meñika atxilotu ostean haren etxea eta Zamudioko Herriko Taberna miatu ditu Guardia Zibilak

Ibon Meñika gaztea atxilotu zuen atzo arratsaldean Guardia Zibilak Abadiñon (Bizkaia), polizia iturrien arabera "ohiko kontrol" batean. Gaztea atxilotu ondoren, Zamudion (Bizkaia) bi miaketa egin dituzte: bat atxilotuaren etxean eta bestea Herriko Tabernan.

2006ko apirilaren 19a
12:51
Entzun
Atzo arratsaldean atxilotu zuten Meñika, baina askoz ere beranduago arte ez zuten eman horren berririk. Halaber, miaketen berri gaur goizean jakin da. Guardia Zibileko iturrien arabera, kontrolean geratu zutenean "ETAri laguntzeko bonoak" atzeman zizkiotelako atxilotu dute gaztea; zehazki, ETArentzako diruda jasotzeko 90 laguntza bono izatea egozten diote. Atxilotu zutenean bakarrik zihoan Meñika.

Ibon Meñika Haika-Segi auzian zigortu zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta uneotan aske zegoen bere abokatuak helegitea aurkeztu baitzuen Auzitegi Gorenean espetxe zigorraren aurka. Auzi horretan auzipetutakoen artean ezagunenetako bat da Meñika, askotan bozeramaile lanetan jardun baitu.

Matraka.info -n bloga dauka.



Askatasunaren salaketa

Askatasunak gogor salatu du Ibon Meñika gaztearen atxiloketa. Oraindik Guardia Zibilek atxiloketa"nola eta zer ordutan burutu zuten" jakin gabe Meñikaren atxiloketa "gure Herriak jasaten duen indarkeriaren eta okupazio polizialaren beste adibide bat" dela azpimarratu du Askatasunak.

Askatasunak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak Zamudioko Herriko tabernan sartudira goizaldeko ordu bata aldera. "Bertan ziren herritar guztiak identifikatu dituzte eta ia 3 orduz paretaren kontra izan dituzte". Askatasunak emandako datuen arabera Ibon Meñika gaztearekin batera azaldu dira Guardia Zibilak eta Herriko Taberna miatu ostean "eraman dute herrikoa prezintatuz". Askatasunak azaldu duenez, momentuz ez dakite Meñika "non duten, zein egoeratan dagoen, ezta epailearen aurretik noiz pasatuko den ere".

Askatasunaren hitzetan, "gatazka politikoa gainditze aldera ematen ari diren urratsak oztopatzeko berriro ere indar polizialen injerentzia dugu gure aurrean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.