Melchor Gil PSE-EEko Bizkaiko idazkariorde eta Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariaren koinatuari iruzur egin izana egotzita abiatutako auzia dela eta, ikerketa abiatu dadila eskatu du PPk. Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztu du eskaera, eta ikerketarako batzorde bat eratu dadila proposatu. Baina eskaera ez du ustezko iruzurra argitze aldera egin, Gilen ogasun datuak filtratu direlako baizik.
Bizkaiko Ogasunak Gilen diru iturriak ikertzeari ekin zion, Kantabrian erositako txalet bat eskuratzeko adina diru nondik lortu zuen argitzeko asmoz. Fiskalak ustezko iruzur fiskalari buruzko auzia artxibatu egin zuen, eta orain, Gilen datuak nork eman zituen aztertu nahi du PPk.
Melchor Gilen ogasun datuen filtrazioa azter dadila eskatu du Bizkaiko PPk
Lehendakariaren koinatuaren aurkako salaketa artxibatuta, filtrazioa nork egin duen jakin nahi du PPk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu