Memoria historiko gutxi heriotzaren aurrean

2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Espainiako monarkiatik hasita —«Estatuaren zerbitzari handi» izan dela esan zuen, eta hil kapera bisitatu zuen errege-erregina bikoteak— buruzagi politiko ia guztietaraino, Espainian hitz handiak baino ez zituzten izan, atzo, Manuel Fragari buruz. Gutxik aipatu zuten buruzagi eskuindarraren iragan frankista, zentsore nagusi gisa betetako egitekoa eta haren ardura politikoa Franco hil osteko lehen hilabeteetan, Estatuko segurtasun indarren indarkeriaz hildako hainbat lagunen auzietan.

Normaltzat jo litezke Fragaren seme-alaba politikoek, PPkoek, beren ohorezko lehendakariari eginiko laudorioak: «XX. mendeko politikari handienetakoa» (Mariano Raxoik); «hura gabe nekez azal nezake nire ibilbide politikoa» (Jose Maria Aznarrek).

«Tatxarik gabeko zerbitzari publikotzat» jo zuen, ordea, Alfredo Perez Rubalcabak, eta PSOEk ere hitz handiak izan zituen «Konstituzioaren sortzaileen» taldekoarentzat. Santiago Carrillo PCEko historikoak ere, «oso eskuindar eta autoritarioa» izan zela esan arren, «garaietara egokitzen jakin zuen gizona» izan zela esan zuen, eta frankismoaren ostean «gauza positiboak» egin zituela.

IUko Cayo Lara izan zen salbuespenetako bat. Fragaren figuraren balorazio politikoa egin beharrean, orain «inoiz baino gehiago» memoria historikoa aldarrikatzeko unea dela esan zuen, eta Fraga Informazio ministro zela fusilatu zutenJulian Grimau buruzagi komunista aipatu zuen bereziki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.