Memoria historikoa

Memoria historikoaren lege proposamena atzera bota izana salatu dute

Frankismoko biktimak "bigarren tokian" utzi izana leporatu die Frankismoko Krimenen aurkako Plataformak PSE-EE, EAJ eta PPri.

Frankismoko krimenen aurkako protesta, Otxandion. ARITZ LOIOLA, ARGAZKI PRESS
2018ko otsailaren 12a
12:52
Entzun

"Beste behin, bigarren tokian eta babestu eta eitortuko dituen legerik gabe utzi dituzte" frankismoko biktimak, salatu du Frankismoko Krimenen aurkako Plataformak. Erakundeak gogor gaitzetsi du EH Bilduk bultzatutako memoria historikoaren lege proposamena babestu ez izana.

Oharrak gogora ekartzen du Elkarrekin-Ahal Dugu-k proposatu zuela frankismo garaian hartutako zigorrak indargabetzea, eta hura ere atzera bota zutela. "Ezezko berri honekin Legebiltzarreko gehiengoa erabat urruntzen da jokabide ausarta izan beharko lukeenetik; izan ere, beraiek dira gero egia, justizia eta aitortza eskatzen dutenak"

Proposamena atzera botatzean, PSE-EEk eta EAJk kritikatu zioten EH Bilduri "akordioa lortu nahi ez izana" testua aurkeztu aurretik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.