Bloody Sundayren urteurrena gogora ekartzeko, eta 1976ko martxoaren 3ko gertaeren 40. urteurrena datorrela akordarazteko, Derry-Gasteiz: We shall overcome, irabaziko dugu manifestua egin dute publiko. Bi elkarteak senidetuta daude, eta memoria, justizia soziala eta giza eskubideen aldeko konpromisoa berretsi dute.
Bi elkarteek elkarrenganako elkartasuna adierazi dute batera ateratako oharrean, eta baita Derryko eta Gasteizko biztanle guztiekiko elkartasuna ere. "Lanean jarraitzen dugu eta jarraitu egingo dugu, hori delako bidean gelditu diren pertsona guztiei egin diezaiekegun omenaldirik onena", diote.