EAJk eta PSE-EEk elkarrekin aurkeztutako lege proposamenari babesa eman dio gaur EH Bilduk ere, eta kontra agertu dira PP eta UPD. EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagak, dena dela, garbi utzi du gaur institutu hori sortzearen alde agertu diren arren ez dutela bat egiten EAJk eta PSE-EEk institutu horri buruz aurkeztu dituzten edukiekin "bertan, giza eskubide guztiak paisaian agertzen direlako, baina ez direlako institutuaren funtsa edo zutabea".
PP eta UPD institutuaren sorreraren kontra agertu dira, baina biek parte hartuko dute institutua sortzeko abian jarriko den batzordean, testuari zuzenketak aurkeztu eta eztabaidan parte hartzeko.