POLITIKA

Mendaroko ospitalean izan da Otegi, amari bisita egiteko

16:30 inguruan iritsi da ospitalera, eta 18:00etarako Zaballako espetxean bueltan zegoen, Europa Pressen arabera.

Apirilaren 6an Elgoibarren izan zen Otegi; amaginarrebaren heriotza zela-eta, baimena eman zioten. J. ETXEZARRETA, EFE
2014ko maiatzaren 14a
16:55
Entzun

Logroñoko kartzelatik irteteko baimen berezia eman dio Espainiako Espetxe Zuzendaritzak Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagiari. Haren amak gaixotasun larria du, eta bisitan joateko atera da Otegi espetxetik. Zaballako (Araba) espetxera eraman dute lehenengo Logroñotik (Espainia), eta bertatik Mendarora (Gipuzkoa) eraman du Ertzaintzak, 16:30ak inguruan. Zaballara eraman dute bueltan, 18:00etan, Europa Pressen arabera. Logroñora eraman dute, azkenik.

Zuzendaritzak Ertzaintzari eskatu dio har ditzala beharrezkoak diren neurriak Otegi etxera eramateko eta baimena amari bisita egitea ez den beste helburu batzuetarako ez erabiltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.