Iragarpenen arabera, ekaitza indartuz joango da egunak aurrera egin ahala: eguerdi aldean orduko 100 kilometroko abiadura gaindi dezakete ipar-mendebaldeko haize ufadek. Halaber, elur maila 300 metrora jaitsiko da orduek aurrera egin ahala. Iruñean eta Gasteizen dagoeneko egin du.
Nafarroan Urkiaga, Artesiaga, Belagua (12. kilometrotik) eta Egozkue mendateetako errepideak itxita daude; Ezkurrak kateak behar dira. Gipuzkoan Deskargan adi ibiltzeko eskatu dute eta Araban Opakuan ere bai.
Biharko, berriz, ehun metrotan egin dezake elurra. Prezipitazioak ere ugaritzen joango dira egunarekin batera, eta arratsaldean han eta hemen kazkabarra botatzea espero da.
Hori guztia dela-eta, errepideetan arreta handiz ibiltzeko eskatu dute trafiko arduradunek.
Informazio zehatza
Errepideen egoerari buruzko informazio zehatza honako zerbitzuetan jaso daiteke: Nafarroari buruzko 900400100 doainiko telefonoan, edo webgune honetan. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoa 902112088 edo webgune honetan.
Ekaitza
Mendateak ixten hasi dira elurragatik
Haize ufada indartsuengatik eta elur arriskuagatik alerta ezarri dute agintariek, eta neguko zerbitzu eta baliabideak jarri dituzte abian. Nafarroan Urkiaga, Artesiaga, Belagua (12. kilometrotik) eta Egozkue mendateetako errepideak itxita daude. Gasteizen eta Iruñean ikusi dituzte dagoeneko elur malutak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu