«Mendeetako desitxuratzeari aurre egiteko»

2006ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Udalbiltzak sustatu du Euskal Herria datuen talaiatik 2006 liburua.Erakundeak sorreran bertan nabarmendu zuen estatistiken garrantzia, 1999an. «Gaur ez daukagu diagnostiko globala, Euskal Herriari ez zaiolako inoiz utzi bere ispiluan begiratzen», salatu zuen orduan. Loren Arkotxa Udalbiltzako lehendakariak liburuaren sarreran nabarmendu duenez, funtsezkoa da errealitatea ezagutzeko tresna propioak edukitzea. Horregatik sustatu du liburua, «Euskal Herriaren argazkiak mendeetan jaso duen desitxuratzeari aurre egiteko asmoz». Liburua «Euskal Herriaren subjektu kolektiboa objektibatzeko eta birsortzeko ekarpena» dela dio.

Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.