gizartea

Mendekotasun laguntzei eusteko asmoa agertu dute Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Diputazioak

Espainiako Gobernuak mendekotasun legea aldatuko du ostiralean, baina Gemma Zabaleta Gizarte Politika sailburuak eskumena baliatu nahi du zerbitzuei eusteko. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du ez dituela murrizketak ezarriko.

Jon Rejado.
2012ko uztailaren 9a
17:02
Entzun

Eusko Jaurlaritzak mendekotasun legeak eskaintzen dituen laguntzei eutsi egin nahi die. Espainiako Gobernuak datorren ostiralean lege hori aldatuko duen arren, Gemma Zabaleta Jaurlaritzako Gizarte Politika sailburuak aurreratu du bere gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoko eskumenak baliatuko dituela mendekotasunari laguntzei eusteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, iragarri du ez dituela mendekotasun legearen murrizketak ezarriko. Espainiako Gobernuak legeari "heriotza ukaldia" eman nahi diola azaldu du gaur goizean Ander Rodriguez Gipuzkoako Gizarte Gaietarako diputatuak.

Laguntzak ez kentzearen alde egiteaz gain, Zabaletak mendekotasun legeari “galgarik” ez jartzeko asmoa berretsi du. Hiritarrei emandako laguntzaz gain, lana sustatzeko balio handia duen arloa dela gaineratu du.

Espainiako Gobernuak ostiralean aldatuko du mendekotasun legea, eta Ana Mato Osasun ministroak aurreratu zuen zerbitzuak lehenetsiko dituztela laguntza ekonomikoekin gainetik. Horrez gain, zerbitzuengatik gehiago pagatzeko eskatuko du. Bihar bilera egingo dute, Madrilen, dependentzia arloko autonomia erkidegoetako buruek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.