Gizartea

Mendekotasun larria dutenek ere jasoko dute laguntza kontratatzeko dirua Nafarroan

Orain arte mendekotasun oso larria zutenek jasotzen zuten. Laguntzeko pertsona bat kontratatzeko izango da dirua.

Berria.info
2013ko apirilaren 2a
18:14
Entzun

Nafarroako Gobernuak mendekotasun larria duten gaixoei ere emango die laguntza kontratatzeko dirua. Orain arte mendekotasun oso larria zutenek jasotzen zuten. Gainera, murriztu egin du pertsona horiek kontratatzeko gutxieneko ordu kopura: 120 ordutik 80 ordura. Hala iragarri du Iñigo Alli Gizarte Gaietarako kontseilariak. Nafarroako Gobernuak pertsona horien autonomia eta gizarteratzea sustatu nahi ditu.

Urte osoan zehar eska daitezke laguntzak, eta mendekotasuna duen pertsonaren gaitasun ekonomikoaren araberakoak izango dira. Errenta aitorpena eta jabetzeak hartuko dituzte kontuan. Horrenbestez, laguntzak 485 eta 1.214 euro artekoak izango dira mendekotasun oso larria dutenentzat. Txikiagoak izango dira mendekotasun larria dutenentzat bideratutakoak: 723 eta 289 euro artekoak.

Kontratatutako pertsonak Gizarte Segurantzan izena emanda egon beharko du, eta zaintza edo laguntza hori emateko prestakuntza izan beharko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.