Mendekotasunen bat dutelako diru laguntzak jasotzen dituztenen prestazioei eutsi egingo die Gipuzkoako Foru Aldundiak. Espainiako Gobernuak murrizketak egin ditu alor horretan, eta, horiek Gipuzkoan eraginik ez izateko, dekretu bat onartu zuen atzo aldundiak. Ander Rodriguez Gizarte Politikako diputatuak iragarri du diru kopuru bera jasotzen jarraituko dutela mendekotasunen bat aitortuta dutenek. Ez da hori Madrilen asmoa: diru kopurua %15 murriztu du laguntzetan. Diputazioak jarriko du aldea. Hona: ingurukoak zaintzeko gehieneko laguntza 520 euro izango da; laguntza pertsonalerakoa, 834; eta zerbitzuari lotutakoa, 462. Guztira, 11.800 pertsona inguruk kobratzen dute laguntzaren bat Gipuzkoan. Mendekotasun mailak zehazten du zenbat kobratu.
Aldundiak dio Madrilen mozketa bere aldetik ordaintzea «izugarrizko ahalegina» dela diru kutxarentzat: datorren urtean, kasu, hamar milioi. Hala ere, laguntzak murriztea «eskubideak murriztea» delakoan, eutsi egingo die diputazioak.
Mendekotasuna dutenen laguntzei eusteko agindua eman dute Gipuzkoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu