Santurtzi eta Zierbena artean (Bizkaia) paseatzen ari zela mendi hegal batean behera amildutako emakume bat erreskatatu dute.
Atzo arratsaldean gertatu zen; paseatzen ari ziren beste oinezko batzuek emakumearen laguntza oihuak entzun zituzten, eta Ertzaintzari eta suhiltzaileei ohartarazi zieten.
Erreskate zerbitzuek Gurutzetako Ospitalera eraman zuten emakumea, zainketa intentsiboetako unitate ibiltari baten bidez.