Mendiak EAJri eta EH Bilduri egotzi die "etnia batean oinarritutako herria" nahi izatea

2015eko apirilaren 5a
15:21
Entzun

EAJk eta EH Bilduk aldarrikatzen dituzten "subiranotasunen, independentzien eta erabakitze eskubideen" aurka mintzatu da Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia, Europapress berri agentziari egindako adierazpenetan. Haren esanetan, "etnia batean oinarritutako herri bat" nahi dute bi alderdiek.

PSE-EEk, berriz, "Euskadi moderno" baten alde egin nahi du. Helburu horrekin, Mendiak jakinarazi du urrian EAEko Lurralde Historikoen Legea "hobetzeko" lege proposamen bat aurkeztuko dutela Eusko Legebiltzarrean.

Quiroga: "EAJren porrotaren erakusle da Aberri Eguna"

Arantza Quiroga EAEko PPren presidentearen arabera, Aberri Egunak agerian uzten du EAJren "porrota": "Ez da gai herritar guztien nahiak batzeko". PPko buruak uste du EAJk "beste Ibarretxe plan bat" aurkeztuko duela autogobernuari buruzko lantaldean, "estatutua gainditu eta independentziarantz egiteko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.