Aurrekontuak

Mendiak esan du "ahalegina" egingo dutela aurrekontuetan ados jartzeko

Zergen alorrean jeltzaleekin lortutako akordioa "hobetzeko" prest agertu da buruzagi sozialista.

Idoia Mendia eta Pedro Sanchez buruzagi sozialistak. MIGUEL TOñA, EFE
2017ko azaroaren 20a
14:41
Entzun

Forum Europak antolatutako gosarian egin ditu adierazpenok Idoia Mendia buruzagi sozialistak. Baikor agertu da PSEko idazkari nagusia, eta aurrekontuetan akordioa lortzeko bere esku dagoen "guztia" egingo duela aurreratu du. "Benetako akordioa nahi dugu, zabala eta beto eta bazterketarik gabekoa".

Zentzu horretan, iragarri du alderdi guztiekin hitz egiteko prest daudela eta guztiei luzatuko dietela eskua, "erantzukizuna denena delako". Hala, gogora ekarri du zerga erreformaren inguruan EAJrekin lortutako akordioa, eta adierazi du sozialistak prest  daudela "hura hobetzeko".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.