Mendiak jakinarazi du ez diela laguntzarik emango elkarteei

2012ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak ez die diru laguntzarik emango ustez lapurtu zizkieten senideen bila ari direnen elkarteei. Idoia Mendia bozeramaileak jakinarazi du krisi ekonomikoa dela-eta ezin dietela laguntzarik eman orain arte jaso ez duten taldeei. Ordea, ukatu egin du elkarteei babesik ematen ez dietela: adierazi du senideak ustez lapurtu dizkieten 31 pertsonari laguntza juridikoa eta psikologikoa eman dietela; Donostiako, Gasteizko, Bilboko eta Barakaldoko (Bizkaia) auzitegietan ematen diete zerbitzu. Agiriak non dauden ikertzen aritu dela jakinarazi du Jaurlaritzak, eta hutsuneak atzeman ditu: 1975 aurreko paperak falta dira. Mendiak baztertu egin du lapurtu izana; lekuz aldatzean galdu egingo zirela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.