Gazte Eguna ospatu zuten joan den ostegunean Mendillorrin, eta hainbat ekitaldi zituzten antolatuak, haietako bat kalejira. Baina jaia bete-betean zela Espainiako Polizia azaldu zen, eta, jaia baimendua zegoela ziotenen ahotsei entzungor eginez, bertan zeudenei oldartu zitzaizkien. Ondorioz, bost gaztek erietxera joan behar izan zuten, zauriak artatzera.
Espainiako Gobernuko odezkari Carmen Alba egin du gertatutakoaren erantzule gazte mugimenduak, eta Poliziaren oldarraldia salatu du. Bide batez, gezurtatu egin dute erasoaldia eurek eragin zutenik, eta Poliziaren jarrera "guztiz zentzugabea" izan zela gaitzetsi dute.
Oso bestelakoa da Madrilgo ordezkaritzaren bertsioa. Haren arabera, Polizia Mendillorrira joan zen hainbat gazte "errepidea ixten" ari zela jakinarazi zietenean, eta, hara heldu zirenean, "erasokor" hartu zituzten bertan zeudenek.