Mendizale basauriar bat hil da asteburuan, Pirinioetan, Infernuko Tontorretan (Huesca, Aragoi, Espainia). Ezbeharra atzo gertatu zen, 12:30 aldera. Gizonak irrist egin zuen elurretan, tontorretatik jaisten ari zenean, eta 100 metroko arrakala batetik behera jausi zen.
Basaurin jaioa zen, eta Castron bizi zen. Dena dela, bazuen loturarik herriarekin; Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, Basauriko Baskonia Mendi Taldeko kidea baitzen.