Ertzaintzak 43 urteko gizonezko mendizale bat erreskatatu du gaur Lagranen, helikoptero bat erabilita. Mendizaleak belaun batean min hartu du Kantabria mendikatean zebilela, erorikoa izanda, eta ibili ezinda geratu da.
Goizeko hamaikak baino lehenago lagun batek larrialdi zerbitzuetara deitu du, ezbeharraren berri emanez, eta orduan joan dira ertzainak eta erreskate taldeetako kideak hara.
Lehendabizi Arkautiko ertzain etxera eraman dute, eta handik Txagorritxu Gasteizko erietxera.