Ezbeharra

Mendizale bat hil da Abadiñon, Atxarteko harrobi inguruan

Eroriko baten ondorioz zendu da. 35 urte zituen eta atzotik falta zen. Gaur goizean lortu du Ertzaintzak gorpua jasotzea.

2010eko otsailaren 27a
14:33
Entzun
35 urteko gizonezko bat hilda aurkitu dute Abadiñoko (Bizkaia) Atxarteko harrobiaren inguruan, agi denez, Untzilaitz menditik jaisten ari zela erorikoa izan da.

Atzo iluntzean haren falta sumatu eta abisua eman zieten larrialdi zerbitzuei hildakoaren hurbilekoek. Arratsaldeko hiruetan izan zuten azkeneko aldiz haren berri, telefonoz adiskide batekin hitzegin, eta Untzilaitz mendian behera zihoala esan zionean. Inguru hartan hasi zituzten bilaketa lanak, eta hildakoaren autoa aurkitu zuten lehendabizi. Ertzaintzaren mendiko taldeko kideak eta mendizalearen lagunak segituan hasi ziren bila, eta goizeko ordubi eta erdiak aldera aurkitu dute, hilotz. Gainera, leku txarrean zegoela-eta, gaur goiza arte ez du lortu Ertzaintzak gorpua jasotzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.