75 urteko mendizale bat hil da Aramaion (Araba), Santa Ageda inguruan, ustez amildegi batetik erorita. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak ohar batean adierazi duenez, Ertzaintzaren helikoptero batek erreskatatu behar izan du gorpua.
Pertsona batek SOS Deietara deitu du 17:30etan, eta jakinarazi pertsona bat konortea galduta zegoela Santa Ageda inguruan. Osasun zerbitzuetako kideak hara joan dira, eta mendizalearen heriotza baieztatu dute: pairatutako zauriengatik hil da.