79 urte zituen Aretxabaletako Gurutze Berri mendian hildakoak. Gizonezkoa ondoezik sentitu da, eta larrialdi zerbitzuak joan dira harengana, baina ezin izan dute onera itzuli.
Bestalde, 53 urteko gizonezko bat hil da Elgoibarren, auto batek harrapatuta. Larunbat gauean gertatu zen ezbeharra, 21:00 aldera. GI-2636 errepidetik zihoan ibilgailu batek petril batean eserita zegoen gizona jo zuen, Aiastia-San Migel auzoan.
Bertara joan dira larrialdi zerbitzuak, baina haren heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.