Istripua

Mendizale bat hil da Balerdin amilduta

59 urteko gizonezko bat da hildakoa, Laudiokoa (Araba). Buruan kolpe handia hartu du, eta helikopteroz jaso duten arren, hil egin da erietxera iristerako.

2008ko ekainaren 7a
17:03
Entzun
59 urteko Laudioko bizilagun bat hil da gaur eguerdian Balerdi mendian (Amezketa, Gipuzkoa), irrist egin eta amilduta. Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko iturriek agertu dutenez, 12:30an deitu dute Sos Deiak-era, Balerdin mendizale batek istripua izan duela esanez.

Ertzaintzako salbamendu taldeetako kideak helikopteroz joan dira esandako ingurura, eta mendizale taldea aurkitu ostean, zauritua jaso dute. Irrist egin eta erortzean buruan kolpe handia hartu du, eta oso larri zegoen erreskatatu dutenean. Ondorioz, helikopteroz erietxera iristerako hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.