Mendizale gizonezko bat hil da gaur Beriain mendian, Unanua herritik gertu (Nafarroa). Eguerdi partean gertatu da ezbeharra, eroriko baten ondorioz. Nafarroako Larrialde Zerbitzuek jakinarazi dute 12:55etan jaso dutela istripuaren berria. Hara joan dira foruzainak eta suhiltzaileak, erreskate lanetarako.
Gasteizkoa da hildakoa, 34 urtekoa (Mikel R.D.). Euskal preso ohia da —lau bat hilabetez egon zen espetxean, 2006-2007an—.
Foruzaingoko Brigada Judizialak egingo du instrukzioa.