Europako mendietan, Castil tontorrean (Asturias, Espainia), 62 urteko mendizale bat hil da, izotzetan labainduta. 50-100 metro egin ditu, jelaz estalitako malkar batean behera.
Sestaokoa zen (Bizkaia), eta esperientzi handia zuen goi mendietan. Beste bi lagunekin batera joana zen mendira; 2.350 metroko garaieran zebiltzan. Erreskate talde bat hurbildu da, baina hilotz zen ordurako.