26 urteko mendizale bat hil da gaur goizean Ezkaurren (2.046 metro), Foruzaingoak ordu biak aldera jakinarazi duenez. Izotzetan irrist egin du mendizaleak, eta maldan behera erori da, 300-400 metroan. Larrialdi zerbitzuek helikoptero bidez berreskuratu dute gorpua; Zurizako kanpinera eraman dute handik.
Haren lagunek eman dute istripuaren abisua, 11:50etan. Haiek esan dutenez, gorako bidean elur gogorrarekin egin dute topo, ez zeukaten behar bezalako materialik aurrera jotzeko eta behera abiatzea erabaki dute eta orduan izan da erorikoa. Hain zuzen, Izabako aldean gertatu da ezbeharra.
Iruñekoa zen mendizalea -A.G.M.-.
isTRIPUA
Mendizale bat hil da Ezkaurren
Izotzetan irrist egin eta aldapan behera erori da. 26 urte zeuzkan eta Iruñekoa zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu