ERRESKATEA

Mendizale bat hil da, itota, Artazulgo amildegian

Beste bi pertsona erreskatatu dituzte. Operazioa "oso arriskutsua" izan dela jakinarazi dute Nafarroako Suhiltzaileek

Nafarroako Larrialdi Zerbitzuen helikopteroa, Artazulgo amildegian. NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
2018ko urtarrilaren 13a
17:09
Entzun

Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek 14:30ean jaso dute mendizaleen deia. Artazulgo amildegian harrapatuta geratu dira (Olloibar, Nafarroa), Arteta ibaiaren iturburutik gertu.

Haraino joan dira, helikopteroz, Nafarroako Suhiltzaileen erreskate taldea, Foruzaingoa, Guardia Zibilaren Mendi Erreskate taldeko zenbait kide, eta larrialdiko osasun zerbitzuak. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, bi mendizale erreskatatu dituzte, baina hirugarrena hilotz zen ordurako. Ibaiko uretan itota hil da.

Suhiltzaileek sare sozialetan zabaldu dutenez, "oso erreskate zaila" izan da Artazulgoa, ibaiaren ur emari handiarengatik.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.