Ezbeharra

Mendizale bat hil da Pagasarrin, bihotzekoak jota

Gizon bat hil da Zugarramurdin (Nafarroa), ehizako postu batetik erorita

Pagasarrirako igoera. LUIS JAUREGIALTZO, FOKU
2018ko irailaren 22a
13:27
Entzun

Ondoeza sentitu du 53 urteko gizonezkoak Pagasarriko tontorretik (Bizkaia) gertu zegoela. Beste mendizale talde batek aurkitu du gizona lurrean konorterik gabe, eta haiek izan dira larrialdi zerbitzuetara deitu dutenak. Berehala heldu da tokira  Ertzaintzako helikopteroa eta medikuak, baina ezin izan dute ezer egin.

Goizeko lehen orduan gertatu da ezbeharra Zugarramurdn, Nafarroako Foruzaingoak berri eman duenez. Ehizako postu batera igota zegoen 48 urteko gizona, eta erori egin da. Zugarramurdi, Urdazubi eta Baztan artean zegoen.

Ezbeharra gertatu den lekuan telefono estaldura egokirik ez, eta istripuaren berri Zugarramurditik eman du senide batek. Larrialdi zerbitzuak joan dira, baina bertan hil da gizona. Istripua gertatu denean alboan zuen 15 urteko semea.

Zer gertatu den ikertzen ari da Foruzaingoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.