Juan Manuel Aizpurua Sarasola “Manu” 58 urteko Hendaiako medikua larunbatean zendu da, Pic du Midin 100 metroko erorketa egin ostean. Lagun batekin joana ziren Pic du Midin bi eguneko ibilaldia egitera, eta jaitsiera batean Aizpurua Sarasola arrastoa galdu zuen lagunak.
Ordu eta erdiz bilatu ostean suhiltzaileei abisua eman zien lagunak. Dragon 64 helikopteroa erabiltzen saiatu ziren larrialdi zerbitzuak baina ezinezkoa egin zaie eguraldi txarragatik. Bost jendarme oinez abiatu ziren orduan, eta bi orduko bilaketaren ondoren medikuaren gorpua aurkitu zuten haitzarte batean.
Hendaiako beilatokian egongo da gorpua, bihar arte.