Ezbeharra

Mendizale donostiar bat hil da Pirinioetan, Ordesan

Tolosako lagun batekin eskalatzen ari zela erorita hil da 39 urteko Fernando Jose F.G. Pico Gallineron ari ziren eskalatzen, Torla udalerrian (Huesca, Espainia).

2008ko abuztuaren 14a
14:47
Entzun
Euskal Herriko bi mendizalek istripu larria izan dute Pirinioetan: Ordesako aranean Pico Gallinero-Misoginos bidea eskalatzen ari zirela erori egin dira, eta, ondorioz, Fernando Gose F.G. 39 urteko donostiarra hil egin da. Harekin zihoan A.0. 46 urteko tolosarra, berriz, onik atera da istriputik.

Mendizale donostiarraren hilotza Boltañako gorputegira eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.