Iratiko oihanaren ipar-ekialdean, Harsüdürra mendian (1.472 metro) gertatu da ezbeharra gaur eguerdian. Frantziako telebistak jakinarazi du irrist egin duela mendian zebilen andrazko batek, eta malda batean behera jausi dela, 170 metroan.
Haren bikotekideak eman du larrialdiko abisua. Ordurako hila zen andrea. 60 urte zeuzkan. Gizona zaurituta eraman dute erietxera.