Halaber, erreskate taldeei deitzeko modua izan zuten mendizale nafarrek, eta bizirik zeuden lauetako bi helikopteroz jaitsi zituzten, eta beste biek oinez iritsi ahal izan zuten mendiko aterpera.
Hildako gaztearen gorpuak elur azpian harrapatuta jarraitzen du oraindik. Eguraldiak hobera egiten duenean hasiko dituzte hilotza ateratzeko lanak.
Mendia
Mendizale nafar bat hil da Gavarnien, elur jauzi batek azpian harrapatuta
18 urteko mendizale gazte bat, nafarra, hil da asteburuan Pirinioetan; zehazki, Gavarnie mendiko gailurrera bidean zihoala. Hain zuzen ere, bost mendizale —guztiak nafarrak— zihoazen tontorrerako bidean, eta, ezustean, elur jauzi batek harrapatu zituen haietako bi. 18 urteko gazte hori hil egin zen, baina bestea, onik ateratzea lortu zuten lagunek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu