Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, mendizale nafar bat hil da gaur Aspen, Espainiako Pirinioetan. Hildakoak 53 urte zituen, eta Iruñekoa zen.
Espainiako Gobernuak Huescan duen ordezkaritzak zabaldu duenez, amilduta hil da mendizalea, arratsaldean.
Gaur Huescako Pirinioetan beste mendizale bat ere hil da, Benasquen.