EREIARO KANALA

Mendizaletasunaren eta euskararen loturaz hausnartu du Mikel Arrizabalagak Ereiaron

"Geroz eta gehiago gara gure herriko geografia margotzen duten gailur eta basoetara joaten garenak, baita urrutiko mendi garaietara. Baina... mendia euskaraz bizi al dugu?", galdetu du Arrizabalagak.

2012ko abenduaren 11
15:45
Entzun

Ereiaro euskarari buruzko kanalak kolaboratzaileen iritzi artikuluak biltzen jarraitzen du. Karmele Aierbe ezker abertzaleko kideak idatzi zuen atzo Erasoei erantzun! izenburu zuen artikulua, eta Mikel Arrizabalak egin dio gaur ekarpena kanalari.

Mendizaletasuna eta euskara izeneko artikulua idatzi du. "Esan dezakegu euskal mendizaleoi oso pikoa gertatzen ari zaigula euskararen malda", adierazi du Arrizabalagak, eta uste du oraindik "bide luzea" dutela euskaldunek egiteko "euskararen gailurra zapaltzeko".

Hilaren 3an ekin zion bideari Ereiaro kanalak. kanalak.berria.info/euskara helbidean dago, eta batez ere, eztabaidarako kanala izatea nahi du. Horregatik, kolaboratzaile sare zabal bati bertan idazteko gonbita egin dio. Oraingoz, hauek dira baiezkoa eman dutenak: Paul Bilbao, Mertxe Mugika, Olatz Osa, Xabier Mendiguren Bereziartu, Mikel Irizar, Karmele Aierbe, Oskar Elizburu, Mikel Arrizabalaga, Joxemari Sors, Lurdes Auzmendi, Zigor Etxeburua, Josu Aztiria, Belen Uranga, Lore Erriondo, Igone Lamarain, Bego Bitorika, Rober Gutierrez, Garbiñe Petriati eta Andres Urrutia.

Irakurleek ere badute aukera iritzia emateko, Berriketan.info sare sozialean sortutako taldean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.