"Uste dugu Mendoza kontseilaria ez dagoela prest aurrera eramateko Nafarroak parez pare dituen erronka handiak", adierazi du Txelui Moreno Sortuko bozeramaileak gaur goizean Hezkuntza Departamenduaren aurrean egindako elkarretaratzean. Haren ustez, "ezin da onartu" Haranbururen kargugabetzea, eta akordio programatikoa haustea egotzi dio kontseilariari. "Pertsona baten eskubide zibilak urratu ditu".
Dozenaka pertsona bildu dira gaur goizean Hezkuntza departamenduaren aurrean Haranbururen kargugabetzea salatzeko. LAB, ELA, STEILAS eta Ikasle Abertzaleakek deitu dute elkarrateratzea, eta Diskriminaziorik ez" Aldaketa bai, zioen pankartarekin elkartu dira. "Nafarroako Gobernuak ezin du etsi Frankismoaren ondorengo ideologikoen aurrean", salatu dute bertan bildutakoek.
Haranbururen kargugabetzea
Mendozaren dimisioa eskatu du Sortuk
Imanol Haranbururen kargubetzearen ondorioz, Txelui Moreno Sortuko bozeramaileak Jose Luis Mendoza Hezkuntza kontseilariari dimititzeko eskatu dio. Morenoren arabera, Mendozak aldaketaren alde egin duen gizartearen parte baten "konfiantza galdu" du haren jokaerarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu