Menia "fede onez" ezar dadila espero du NATOk

2014ko irailaren 5a
22:03
Entzun

Anders Fogh Rasmussen NATOko idazkari nagusiak adierazi duenez, lehen urratsa su-etena hitzartzea da, eta "garrantzitsuena", menia hori "fede onez" ezartzea. Rasmussenek gogorarazi du aurretik hitzartu dituzten beste menia batzuk ez direla bete.

Galesen egiten ari den bilkuran, NATOk Ekintza Azkarrerako Plana deitutakoa eratzea onartu du. Horren bidez, 48 orduan baino gutxiagoan segurtasun indarrak prest izango ditu borrokarako.

"Errusia Ukrainaren aurkako erasoak egiten ari da, eta Erdialdeko Ekialdean eta Afrika iparraldean ezegonkortasuna dago. Momentu zurrunbilotsu hauetan, NATOk prest egon behar du".

Zigor gehiago Errusiari

Europako Batasuneko herrialdeek Errusiaren kontrako zigor gehiago adostu dituzte. Finantza sektoreari, defentsa arloari eta energia sektoreari eragiten dio erabakiak. Gainera, 24 agintariri aktiboak izoztuko dizkiete, eta EBrako sarrera debekatuko diete. Ukraina ekialdean izandako jarreragatik erabaki dute Moskuri zigor gehiago ezartzea. Astelehenean sinatuko dute akordioa.

Zigorrak indarrean jarriko dituzte, baina "bertan behera geratu ahalko dira" egiaztatzen bada su-etena mantendu egiten dela.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.