Gizartea

Meningitis B gaitza izan duten Iruñerriko beste bi laguni eman diete senda agiria

14 urteko neska batek eta 80 urteko gizonezko batek Zainketa Intentsiboetako Unitatean segitzen dute.

2008ko abenduaren 30a
16:08
Entzun
Duela astebete Iruñerrian antzeman zuten Meningitis B gaitzaren agerraldian gaixotutako sei lagunetako beste bik ere utzi dute erietxea. Gaur, hain zuzen: Burlatako 47 urteko emakume batek eta Atarrabiako 16 urteko neska batek. Atzo Atarrabiako 19 urteko neskari eman zioten senda agiria.

Bi lagunek Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) jarraitzen dute: Atarrabiako 14 urteko neska batek eta Arrotxapea Iruñeko auzoko 80 urteko gizonezko batek. Iruñeko hiru urteko mutil bat plantan dago ingresatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.