Gizartea

Meningitis B gaitzaren beste kasu bat Iruñerrian

Atarrabiako hiru urteko neska bati antzeman diote, eta ZIUn dute. Hamar kasu izan dira azken bi asteetan; seik jaso dute senda agiria.

2009ko urtarrilaren 7a
16:49
Entzun
Aurreko bi asteetan Iruñeko bederatzi lagun erietxera eraman zituzten meningitis B gaitzagatik, eta gaur beste bati antzeman diotela jakinarazi du Nafarroako Osasun Departamentuak: Atarrabiako hiru urteko neska bati. Atzo sartu zuten ospitalean, eta Zainketa Intentsiboetako Unitatean (ZIU) daukate.

Hamar lagun horietatik seik dagoeneko jaso dute senda agiria. Iruñeko 80 urteko gizon bat eta Atarrabiako hamalau urteko neskato bat ZIUn daude. Hiru urteko Iruñeko mutil bat da erietxean dagoen bestea, plantan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.