Meningitis kasu bat atzeman dute Gasteizen
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak meningitis kasu bat atzeman du Gasteizen, Koldo Mitxelena institutuan. Hala ere, gurasoei lasaitasun mezua igorri die Jaurlaritzak, zehaztu baitu kutsatzeko arrisku «berezirik» ez dagoela. Osasun Sailak erantsi du gaixo dagoen gaztea osatzen ari dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu