Lan gatazka
Mepansako langileek zuzendaritzako kideak lantegian atxikita dituzte
Mepansako langileek enpresako zuzendaritzako kideak Noaingo lantokian atxikita dituzte une honetan, "lantegiaren itxieraren aurrean alternatiba mahai gainean jarri arte”. Langileen batzordeek gaur arratsaldean bilera zuten zuzendaritza osatzen duten kideekin, eta bilera bukatu eta gero erabaki hori hartu dute langileek. Hauen ordezkariek ohar baten bidez azaldu dutenez, bileran langileen etorkizunaz hitz egiteko zen, eta zuzendaritzak ez du “soluzio bakar bat ere eman”. Langileek uste dute ekintza “onart ezin daitekeen trufa” dela.
Une honetan, lantoki barruan atxikita daude Franke multinazionaleko Espainiako zuzendaria, Noaingo lantokiko zuzendaria, eta enpresako bi aholkulari juridikoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu