Mercedes Benzeko furgoneten produkzioaren arduradunak, Rolf Bartke-k, lau eguneko grebaren ondorioak ikusi ondoren, bere kezka karta bidez agertu zion atzo Josu Jon Imazi. Egoera horren aurrean, Imazek adierazpenak egin ditu gaur.
Mercedes Benzek Gasteizen duen fabrikako langileak gaur dute grebaren laugarren eguna. Enpresaren ustez, greba honekin irailerako behar diren bost mila furgoneta Vito eta Viano monobolumenaren produkzioa arriskuan jartzen ari dira .
Bestalde, lan gatazka horiek direla medio, enpresak galera ekonomikoak izan dituela eta irudi txarra jarri diola esan du Bartkek.
Lan gatazka
Mercedes Benzek Gasteizko produkzioaren zati bat Alemaniara eramateko arriskua dagoela baieztatu du Eusko Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Josu Jon Imazek, Mercedes Benzek Gasteizen duen fabrikaren produkzioaren zati bat Alemaniara bidaltzeko aukera dagoela esan du gaur. Deialdi bat egin die zuzendaritzari eta sindikatuei, eta "proiektu estrategikoa" arriskuan jar ez dezaten eskatu die Jaurlaritzako partaideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu