Volkswagen autoak zeramatzan tren bat errailetatik atera da gaur Iruñea eta Noain artean, eta ondorioz, tren zerbitzua eten egin dute 13:00etan. Volkswagenek bere autoak garraiatzeko erabiltzen duen trenbide batean izan da istripua: lokomotorra atera da hor, baina Volkswagenen trenaren bagoi batzuk trenbide orokorrean geratu direnez, pertsonak garraiatzeko zerbitzua ere eten du.
Zauriturik ez da izan ezbeharrean. Tren zerbitzuaren erabiltzaileak autobusez bideratu dituzte.