Azpiegiturak

Merkantzientzat Baiona-Paris-Lille tren sarea egiteko proiektua egin dute

2007ko ekainaren 6a
11:52
Entzun
Lohr Industries enpresak merkatzientzat Baiona-Paris-Lille arteko tren sarea egiteko proiektua egin du, Les Echos egunkari ekonomikoak argitaratu duenez; batik bat, Hego Euskal Herritik eta Espainiatik-eta doazen kamioientzat litzateke.

Karga eta deskargarako geltokietako bat Mugerren (Lapurdi) legoke, eta trenbide azpiegituraren egokitze lanek urtebete eta bi urte artean iraungo lukete. Bagoiak egiten 18 hilabete beharko lituzkete, proiektuaren arabera.

Enpresa hura bera Perpinya (Herrialde katalanak) eta Luxenburgo arteko antzeko beste proiektu bateko partaide da. Martxoan inauguratu zuten merkatzientzako hango trenbide sarea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.