Meskitarik baimendu ez duela dio Portugaleteko alkateak

2012ko abuztuaren 15a
00:00
Entzun
PORTUGALETE. Mikel Torres Portugaleteko alkateak jakinarazi du udalak ez duela meskitarik baimendu. Azaldu du horrekin lotuta dagoen izapide bakarra obra batzuk egiteko baimena dela, bertan gurtza areto bat ireki daitekeen aztertzeko. PPri leporatu dio «oinarririk gabeko alarma» sortu nahi izatea gai horrekin, eta gaineratu du Portugaleten «bikaina» dela erlijio guztien arteko elkarbizitza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.