Ordezkari sindikalen esanetan, normala da patronalak grebaren parte hartze datuetan behera jotzea. Hala ere, konbenioa negoziatzeko beharra du patronalak, sindikatuen esanetan.
Egoera desblokeatzeko eskatu dute grebalariek, eta horretarako negoziaketak abiatzeko eskatu diote patronalei, uda aurretik urratsak emateko.
Metalgintzako greba
Metalgintzako langileak greban daude, negoziaketa eske
ELA, LAB, CCOO eta UGTk deituta greba egiten ari dira gaur Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako metalgintzako langileak. Patronalek lan hitzarmena negoziatzeko jarrera itxia dutela salatu dute grebalariek, eta mahaian esertzeko eskatu diete. Sindikatuek diotenez, %80tik gorako jarraipena izan du grebak Bizkain eta Gipuzkoan, eta Araban, berriz %70 inguruk jarraitu dute. Patronalak bestelako datuak eman ditu, ordea. Esan dutenez, langileen %17k hartu du parte Bizkaian eta %18k Gipuzkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu